XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Liburu honen helburua, mundu islamiarraren ikuspegi zabala edukitzeko oinarria eskaintzea da.

Ez da ahaztu behar islamismoa arabismoa baino zerbait gehiago dela eta musulman izateko era asko dagoela, Asiako hegoekialdean, Txinan, Ertasian edo Afrikan jaio izanaren arabera.

Zibilizazio musulmanaz behar bezala jabetzeko, derrigorrezkoa da gure ikuspegi mendebaldarra eta nagusitasun-sentimenak alde batera utzi eta musulmanak gutaz, gure janzteko eraz, gure seme-alaben heziketaz edo gure Herriak gobernatzeko eraz nolako eritzia duen pentsatzea.

ISLAMAREN SORRERA: BEDUINOEN GARRANTZIA

VII. mendean jaiotako Islamaren sorlekua Arabiar penintsula izan zen.

Munduko penintsula handiena da; Itsaso Gorria eta Pertsiar golkoaren artean kokatutako lautada handia.

GURUTZATUAK ISLAMAREN KONTRA.

Eliza kristauak gerra santutzat jo zituen Gurutzadak, paganoaren kontra erortzen zenari betiereko paradisua zihurtatuz.